Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Azaroaren 25a indarkeria matxistaren aurkako eguna da. Hala, urtero bezala, indarkeriari aurre egiteko kanpaina prestatu du Okondoko Udalak.

Aurtengorako, bandera moreak banatuko dira, balkoietan eta leihoetan jartzeko. Bandera lortzeko, liburutegian egongo dira 17:00etatik 20:00etara eta udaletxean, ostegunetan, berdintasun teknikariarekin, 8:00etatik 15:00etara. Okondo Eskolak eta Etxaurren Ikastolak ere etxeetara bidaliko dituzte ikasleen bitartez.

Hilaren 25ean, elkarretaratzea egingo da Eskola aurrean, Okondon indarkeria matxistarik ez banderekin.

Hilaren 27an, Beldur Barik Aiaraldean lehiaketako sariak banatuko dira on-line, 18:00etan, Orozkotik, eta hilaren 28an, 12-16 urteko neskentzako autodefentsa feminista tailerra izango da Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Prestatzailea Maitena Monroy izango da. Izena emateko,  azaroaren 26 arte: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., eta whastappa edo telefonoz 686587889

Eta amaitzeko, abenduaren 13an, antzerkia izango dugu Kultur Etxean, 17:00etan. Ver venir antzezlana, Panico Escénico taldearen eskutik.

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06