Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Udal Sailak  - Okondo

ADMINISTRAZIOA::

Udal zergen inguruan herritarrei arreta emateko zerbitzua da: altak, bajak, helbideratzeak, kontribuzio errolda….

GIZARTE ONGIZATEA:

Lehen mailako arreta zerbitzua da biztanle guztiei zuzenduta, gizarte zerbitzuen arloan herritarren galderei erantzuteko oinarrizko bidea. Herritarrei aholkularitza eskaini nahi diegu, adinekoei eta familiari lagundu…

Gure zerbitzua jaso nahi izanez gero, hitzordua eskatu Udaletxean edo telefonoz deitu 945 89 09 33.

KULTURA:

Zerbitzuaren helburu nagusia Okondo udalerriko biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da, kultur, gizarte, gizarte ongizate, aisialdi eta kirol arloetan esku hartzeko toki mailako proiektuen bidez.

Herriko kultur, kirol, gazte… elkarteei etengabe lagundu nahi die zerbitzuak, eta baita elkarte berriak sortzen ere, gizarte eta kultur garapenerako bide gisa eta azken finean, herriak aurrera egin dezan.

Politikariei, elkarteei eta partikularrei analisiak, aholkularitza eta proposamenak eskaintzea da lehentasuna, gero politikariek udal mailan edo arlo pribatuan hartzen dituzten erabakiei bide eman eta gauzatu ahal izateko.

Informazio gehiago lortzeko, klik egin hemen.

EUSKARA:

Euskara Sailaren xede nagusia euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da, horretarako bide ezberdinak erabiliz: sentsibilizazio kanpainak, euskara ikasteko udalaren diru-laguntzak, ikasteko taldeak herrian bertan osatzea, euskararen erabilerarako programak, euskararen inguruko ekitaldiak eta jarduerak, udal toponimiaren normalizazioa eta zabalkuntza, diru-laguntzen kudeaketa…

Informazio gehiago lortzeko, klik egin hemen.

Udal Sailak - Ayuntamiento de Okondo

INGURUMENA:

Okondoko Ingurumen Sailak oinarrizko helburu hauek ditu: natur baliabideen zentzuzko erabilera, kutsatzaileen murrizketa eta ingurumenaren babesa.

Ingurumen Sailaren zerbitzuak hauek dira:

  • Azterlanak eta proiektuak egitea.
  • Tokiko Agenda 21 ezarri eta koordinatzea, hain zuzen ere, barne nahiz kanpoko koordinazioa (herritarren koordinazioa), Ihoberekiko koordinazioa eta elkarlana barne.
  • Industriako jardueren segimendua eta kontrola.
  • Mugikortasun Iraunkorraren sustapena.
  • Hondakinen kudeaketa iraunkorraren sustapena.
  • Airearen kalitatearen Ekintza Plana burutzea.
  • Zarataren eragina ahalik eta gehien murriztea.
  • Energia eraginkortasunaren sustapena.
  • Biodibertsitatea aztertu eta zaintzea.
  • Eskola Agenda 21enkoordinazioa
  • Informazioa eta sentsibilizazioa ingurumenari buruzko gaietan: egun bereziak antolatu eta osatzea (Zuhaitz Eguna, Uraren Eguna, Aste Berdea, ….), sentsibilizazio kanpainak, prentsarako jakinarazpenak, eta abar.
  • Bitartekaritza eta elkarlana udalaz gaindiko proiektu eta azterlanetan.

OBRA ETA ZERBITZUAK:

  • Kaleen garbiketa eta zabor bilketa.
  • Ur hornidura.
  • Saneamendua.
  • Parkeak eta lorategiak.
  • Bilketa selktiboa: papera eta kartoia, ehunak, altzariak eta etxeko gauzak, etxean erabilitako olioa, pilak.
  • Eraikin publikoen garbiketa eta mantentze-lana.
  • Udal bideetan areka eta ezponden garbiketa.
  • Udal obrak eta konponketak.
  • Udalerrian egiten diren obren segimendua eta kontrola.
  • Auzo-bideen mantentze-lana.
  • Kaleetako argiak.
  • Hilerriaren mantentze-lana.
  • Eraikin publikoen mantentze-lana.
  • Haur jolasen eremuen mantentze-lana.

IDAZKARITZA KONTUHARTZAILETZA:

  • Gaiak prestatzea: Bilkuren deialdia, aholkularitza juridikoa eta organo betearazleen (Osoko Bilkura eta Gobernu Batzordea) bilkuren akta egitea.
  • Gaiak prestatzea: Bilkuren deialdia, aholkularitza juridikoa eta organo betearazleen (Osoko Bilkura eta Gobernu Batzordea) bilkuren akta egitea.
  • Udaletxean dauden agiriak egiaztatzea.
  • Udalak parte hartzen duen lizitazio, administrazioko kontratu edo administrazioko agiriak baimentzea, beroriei dagozkien berme eta erantzukizun guztiekin.
  • Udaletxeko Ediktu Taula.
  • Udalbatzako kideen Interesen Erregistroaz arduratu eta babestea.
  • Txostenak egitea, legez hala egin behar den gaietan.
  • Aholkularitza juridikoa.

KONTUHARTZAILETZA EKONOMIKOAREN ZERBITZUAK:

  • Aholkularitza, aurrekontuak egin eta tramitatzea.
  • Kontabilitatea.
  • Hornitzaileei ordaintzea, fakturen erregistroa, fakturen segimendua eta kontrola.
  • Aurrekontuko likidazioa egitea.
  • Kontu Orokorra egitea.
  • Barne kontrola: gastu eta diru sarreren espedienteen fiskalizazioa.
  • Harremanak Erakunde Autonomoekin, zerikusia duten gaietan.
  • Aholkularitza, elkarlana eta barne nahiz kanpoko informazioa bidaltzea aurrekontu eta kontabilitateko gaietan.
  • Ondarea: ondarea eskuratu eta besterentzea.

HIRIGINTZA:

Hirigintza Saila hirigintzaren garapenari lotutako gaiak konpontzeaz arduratzen da, eta eraikinak kontrolatu eta hirigintzako diziplina betetzen dela zaintzen du. Hona hemen Hirigintza Sailaren zeregin nagusiak:

  • Obra eta jardueren lizentzia
  • Zehapen espedienteak
  • Txosten teknikoak
  • Urbanizazioen kontrola
  • Memoria eta proiektuak idaztea
  • Udal obren zuzendaritza
  • Landa- eta hiri-ondasunen katastroa
  • Etxebizitzak zaharberritzeari buruzko informazioa eta aholkularitza (laguntzak eta diru-laguntzak)
Helbidea
Zudubiarte, 2
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06