Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Herria - Datu Orokorrak - Pastor

Okondok parte hartzen du Aiarako Kuadrillan, Laudio, Amurrio, Aiara eta Artziniegarekin batera.

30 metro koadroko azalera du eta sei auzo biltzen dira bertan: Irabien, Villachica, San Roman, Ugalde, Jandiola eta Zudibiarte.

Nekazaritza, abeltzaintza eta mendien ustiaketa dira jardu era ekonomiko garrantzitsuenak; nahiz eta enpresa txiki eta ertainek garrantzia hartu duten, denborak aurrera egin ahala,; gaur egun, enpresa horiek lana sortzeko berme dira.

XVIII. mendearen amaiera aldera, Okondoko haranak 2.000 biztanle zituen; baina, hainbat urtetan biztanle kopuruak behera egin zuen nabarmen. Gauzak horrela, 1840 urtean 1.000 biztanle baino ez ziren bizi Okondon, eta 1960an 757 herritar zeuden erroldatuta. Hiru hamarkadetan Okondok eutsi egin zion kopuru horri, eta gaur egun pixkanaka-pixkanaka gora egiten ari da biztanle kopurua: 2001ean 876 ziren, 2005ean 1015 eta 2007an 1.100. Hazkuntza horrek azken udal hauteskundeetan Okondok bi zinegotzi gehiago izateko bide eman du. Gaur egun, guztira, 9 zinegotzi ditugu.

Municipios - Datos generales - Okondo

Turismoari dagokionez, Okondo ezagutu nahi dutenek inguru paregabeaz gozatzeaz gain, errotak eta burdinolak ezagut eta mirets ditzakete. bai eta beste zenbait eraikuntza ere, besteak beste: Zurikaldai dorretxea, Untzako Santa Maria eliza, edo San Bartolome, San Prudentzio, San Esteban eta Otaloako San Sebastian baselizak.

Oso interesgarriak dira artzainen omenez egindako monumentua -Garateren gainaldean- eta organo-emaileei egindakoa -herri erdian-. Gainera, jaien agenda aipatu behar da. Horrek guztiak bihurtzen du Okondo bisitatzeko zein bizitzeko leku egoki.

Ondorengo hauek dira jai nagusiak: Baserriaren azoka (martxoa) eta San Bartolome jaiak (abuztuaren 24a).

Udal azpiegiturei esker erantzuten dio Okondok bisitarien zein herritarren aisia, kultura eta kirol eskaintzari; izan ere,frontoi itxia, bolatokia, plater-tiro zelaia, igerileku irekiak, gimnasioa, Kultur Etxea, liburutegia eta Erretiratuen Elkartea ditugu herrian.

Okondoko ortofoto eta mapa toponimikoa

Mapa OkondoMapa Okondo

OKONDO MAPA

OKONDO ORTOFOTOA

 

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06