Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE BAZTERKERIAREN AURKAKO PLANA

Gizarte bazterkeriaren aurkako 12/98 Legeak jasotzen du programa hau, eta gizarte tresnak eta prestazio ekonomikoak arautu nahi ditu pertsona gisa, lan mundutik eta gizartetik baztertzeko arriskuaren prebentziorako eta, baita ere, beren kabuz bizitzeko baliabide pertsonalik, ekonomikorik eta sozialik ere ez duten pertsonei gizarteratzen laguntzeko. Legeak esku-hartzeko bi arlo hauen inguruko artikuluak ditu: I: Oinarrizko Errenta, gizarte soldata izenaz ezagutzen dena, eta II: Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL). Programa horiek Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak diruz lagunduta daude.

OINARRIZKO ERRENTA A

Hileroko prestazio ekonomikoa da, biziraupenerako oinarrizko gastuetarako diru-sarrera nahikorik ez duten pertsonen beharrizanak estaltzeko. Prestazioa baldintza batzuen menpean dago eta baremo batek araututa. Bizikidetza-unitatearen kide kopuruaren eta Oinarrizko Errentaren zenbatekoaren araberakoa da prestazioa.

GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK

Gizarte bazterkeria prebenitzeko, saihesteko edo aurre egiteko behar diren gastuak, zehatzak, arruntak edo apartekoak, ordaintzeko diru nahikorik ez duten pertsonei zuzenduta daude. Prestazio ekonomiko horietatik, etxebizitzaren alokairu, ekipamendua… ordaintzeko izaten dira ohikoenak

GIZARTERATZEKO PROGRAMAK

Eskasia orokorrean bizi diren kolektiboak laneratu eta gizarteratzea sustatu nahi duten programak dira, eta Gizarteratzeko Hitzarmenekin dute zerikusia; izan ere, hitzarmen horiek laneratzeko laguntza eman eta laneratzeko bideak zehazten dituzte.

 

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06